Programa honetan erizainek etxez etxeko bisitak egiten dizkiete lehen haurdunaldian dauden eta diru sarrera baxuak dituztenen emakumeei. Etorkizunean arrisku egoeran dauden familien bizitzak hobetzea da helburua.
Esku-hartzea eraginkorra da, familiako harremanen garapenean oinarritzen baita eta familia-funtzionamenduaren bost eremu orokorretan hobekuntzak emateko diseinatu baita:
Programak drogen kontsumoa eta familia elkarreraginen kalitate txarrean eragina duten beste portaera-arazo batzuk ere lantzen ditu, nahigabeko haurdunaldiak eta seme-alaben zaintza eskasa. Nahiz eta ama berrientzako izan, amaren laguntza-sareko kideen parte-hartzea ere bultzatzen du (adibidez, aita, lagunak, familia zabala, etab.).
Programa haurdunalditik hasita haurrak 2 urte dituen arteko familientzat da.
Erizainak familien etxeetara joaten dira bisitan haurdunaldian zehar eta haurrak bi urte betetze dituen arte. Programak emakumeen erditze aurreko eta ondoko osasuna hobetzen lagundu nahi du, baita haurren zaintza ere, eta helburu nagusia haurraren osasuna, garapena eta emakumeen garapen pertsonala hobetzea da. Zehazki, etorkizuneko haurdunaldietako plangintzetan, hezkuntzan eta enpleguan oinarritzen da. Erizainek programak irauten duen bitartean familia bera bisitatzen dute.
Aldagaiak, familien beharrizanen araberakoak.
Materialak doakok dira.
Erizainak bisitatu zituzten emakume eta haurren emaitzak kontrol-taldean zeudenenak baino hobeak izan ziren programako helburu bakoitzean. Emaitzak hauek dira:
Nurse-Family Partnership National Service Office
1900 Grant Street, Suite 400
Denver-Colorado 80203
United States of America
Posta elektronikoa: info@nursefamilypartnership.org
Telefonoa: +1 866 864 5226
Faxa: +1 303 327 4260
Web orria: http://www.nursefamilypartnership.org/Espanol