Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enplegu eta Prestakuntza

Enplegu eta Prestakuntza

Lan Orientazioia



Hainbat zerbitzu eta programa eskaintzen dizkizugu, zure lanbide-kualifikazio eta -interesetara gehien egokitzen den enplegua lortzeko prozesuan lagunduko dizutenak. Enplegua lortzeko dituzun aukerak hobetu nahi ditugu; horretarako, arreta pertsonalizatuaren bitartez, laneratzeko ibilbide oso bat eraikiko dugu, hasierako zure gaitasun guztiekin, zure interesekin, zure lanbide-helburuarekin eta lan-merkatuan dauden enplegu-aukerekin bat datozenak. Eskaintzen dizugun ibilbidean honako orientazio-zerbitzu hauek lortu ahal izango dituzu :  

  • Motibazioa
  • Gizarte- eta komunikazio-arloko jarreren eta gaitasunen garapena
  • Lan-merkatuari buruzko informazioa
  • Enplegua bilatzeko teknikak
  • Laneratzeko plan indibidualaren garapena
  • Eskumenak lortzera bideratutako ekintzak ( lanerako prestakuntza, lanpostu prestakuntza, praktikak eta abar).

Enplegurako orientazioko ekintzak garatzeko laguntzak
Lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretua. I kapitulua

Lanbide

Azken eguneratzea: 2010/07/09
Euskadi, auzolana