Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria (EGPO), prestazio ekonomikoa da, aldizkakoa, eta Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta osatzeko eratu da, prestazio horien titularren ohiko etxebizitza edo bizitokiarekin zerikusia duten premiei aurre egiteko helburuaz.
EGPO eskubide subjektibo gisa abenduaren 23ko 18/2008 Legean eratzen da.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
1.– Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak izan daitezke Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren titularrak:
a) Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titular izatea, edozein modalitatetan, eta, horrenbestez, eskaturiko eskakizunak biltzea prestazio hori baliatzeko, dagokion arau arautzailean aurreikusirikoaren arabera.
b) Titularrak 4. artikuluan bilduriko ohiko etxebizitza edo bizikotiko aldizkako gastuei erantzun behar izatea, eta ohiko helbidea duen udalerriko udal gizarte-zerbitzuek egiaztatu beharko dute premia hori.
c) Etxebizitza alokatzeko eskatzaile gisa erregistro batean egotea edo egoteko eskatu izana Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Etxebide zerbitzuan.
2.– Eskatzaileek ezin izango dute Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria lortu eskatzaileak berak edo haien bizikidetza-unitateko edozein kide honako egoera hauetako batean badaude:
a) Etxebizitza bat alokairuan edo jabetzan izatea, eta etxebizitza hori babes publikoko etxebizitzen mo¬ten artekoren batean barne hartuta egotea, eskaera egin zen zuenean indarrean zegoen legedian aurreikusirikoaren arabera.
b) Etxebizitza bat jabetzan edo usufruktuan izatea eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria eskatzea beste etxebizitza baten alokairu-gastuei aurre egiteko, azken hori haren ohiko bizitokia izanda ere, salbu eta banantzeagatik edo dibortzioagatik eta bes¬te arrazoi batzuengatik, hala nola utzarazpena, beren ohiko bizilekua utzi behar izan duten pertsonak badira.
- Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren titular izatea.
- Ohiko etxebizitza edo bizikotiko aldizkako gastuei erantzun behar izatea.
- Etxebizitza alokatzeko eskatzaile gisa erregistro batean egotea edo egoteko eskatu izana Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Etxebide zerbitzuan.
- Inolako ahaidetasunik ez egotea odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko hiru garren mailaraino, bizikidetza-unitatea osatzen duen edozein kideren eta etxebizitzaren errentatzailearen artean.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
Titular bat baino gehiago batera gertatzea eta prestazioen gehieneko kopurua etxebizitza edo bizitoki bakoitzeko.
1) Baldin eta etxebizitza edo bizitoki berean bi bizikidetza-unitate edo gehiago bizi badira, beren artean ahaidetasun-loturak dituztela, unitate bati bakarrik eman ahalko zaio etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria.
2) Baldin eta etxebizitza edo bizitoki berean bi bizikidetza-unitate edo gehiago bizi badira, beren artean inolako ahaidetasun-loturarik izan gabe, gehienez ere Etxebizitzako Gastuetarako bi Prestazio Osagarri eman ahalko dira.
Etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren alokairu-gastuei aurre egiteko EGPO gehieneko zenbatekoa hilean 250 euro izango da.
Aurrekoa gorabehera, gehieneko zenbatekoa hilean 320 euro izango da, honako zirkunstantzia hauetakoren bat gertatzen denean:
- Prestazioaren titularraren bizikidetza-unitatea bere kargura bi seme-alaba edo gehiago dituen familia-unitatea izatea.
- Prestazioaren titularrak edo haren unitateko edozein kidek ordainduriko lan-jarduera bat egiten du, bere kontura edo besteren kontura dela.
- Aurreikusiriko gehieneko zenbatekoak aplikagarriak izango dira etxe partikularen zein bizitoki kolektiboen kasuan.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarri
Aurrez aurrekoa
- Erantsi beharreko agiriak
Eskabidea udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan hartuko da.
Eskaera honako agiri hauek bildu beharko ditu:
- Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriarekin aurre egin nahi zaien ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren gastuen egiaztagiriak, hots, errentamendu-kontratua edo, hala badagokio, errentamenduko, azpierrentamenduko, baterako alokairuko, ostatu hartzeko eta gelen alokairuko kontratua.
- Etxebizitzaren edo bizitokiaren jabearekin edo haren familia-unitateko beste edozein kiderekin familia-loturak ez daudela biltzen duen zinpeko aitorpena.
- Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Etxebide zerbitzuan Etxebizitza alokatzeko eskatzaile gisa erregistro batean dagoela edo egoteko eskatu izana egiaztatzen duten egiaztagiriak, inskripzio hori eskatzen den kasuetan.
- Jabetzan edo usufruktuan etxebizitzarik ez daukala biltzen duen zinpeko aitorpena.
- Babes publikoko etxebizitzen moten artekoren batean barne harturiko etxebizitzarik alokairuan edo jabetzan ez daukala biltzen duen zinpeko aitorpena, betiere eskaera egin zen zuenean indarrean zegoen legedian aurreikusirikoaren arabera.
- Etxebizitzako gastuetarako prestazioaren helburu bera duen edozein prestazio ekonomikoren eskaeraren edo ematearen edo ez ematearen, egiaztagiriak-edozein Administrazio tartean dagoela ere-, eta betiere adierazi egin beharko du zer organok ematen duen eta kontzeptu horrengatik eskaturiko edota emandako zenbatekoa.
Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria izapidatzeko, ez da eskatuko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta izapidatzeko esparruan ekarritako agiriak aurkeztea.
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak AurkezteaAgiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Epea LuzatzeaEpea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Jakinarazpenetarako Datuak AldatzeaJakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Atzera EgiteaAtzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Laguntza OnartzeaLaguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Uko EgiteaUko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Errekurtsoa GorakoaErrekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua