Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enplegu eta Prestakuntza

Enplegu eta Prestakuntza

Lanaldia banatzeagatik eman daitezkeen laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Lanaldia banatzeagatik eman daitezkeen laguntzak
Xedea:

APARTEKO ORDUAK KENTZEKO

LAGUNTZAK

1.– Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dauden pertsonei kontratuak egiten dizkieten enpresei emango zaizkie diru-laguntzak. Kontratu horiek, nolanahi ere, enpresaren eta langileen edota bazkide langileen nahiz lan-bazkideen arteko itun kolektibo batean oinarritu behar dira eta itun horretan aparteko orduak egiteko aukera kentzea aurreikusiko du. Dena den, kasuan kasu hitzartutako antolamendu-egokitzapenez gain, salbuespen gisa lanaldi arrunta luzatzeko aukera ere aurreikusi ahal izango du itunak ondorengo kasuren bat gertatuz gero:

a) Ezinbesteko arrazoia, hau da, ezbeharren edo bestelako aparteko eta premiazko kalteen prebentzio edo ordainaren kasuan.

b) Aurreikusi ezin diren arrazoiak direla-eta enpresaren funtzionamendu normalerako ezinbestekoa denean. Nolanahi ere, soberako lana ondoko arrazoietakoren batengatik langile berriek egin ezin dutela egiaztatu beharko da:

– Lanaren iraupen laburra dela-eta kontratazio berri bat bideraezina izateagatik.

– Beharrezkoa den denboran kontratazio berriak egitea materialki ezinezkoa izateagatik.

– Enplegu-zerbitzu publikoen laguntza eskatu eta hauek enpresa eskatzaileari lanposturako kualifikazio egokia duen langilerik bidali ez izanagatik.

2.– Kontratazioak lanaldi osokoak zein lanaldi partzialekoak izan daitezke. Horrez gain, kontratu horien bitartez hitzarmena sinatu aurreko urteko plantilla gehitu behar du enpresak.

LANALDIA MURRIZTEAREN EDO LANALDIAZ

LIBERATZEAREN ONDORIOZKO KONTRATAZIOAK

1.– Itun bat izenpetu duten edo ondoko egoeretako bati atxiki zaizkion langileak edota bazkide langileak edo lan-bazkideak ordezkatzeko kontratuak egiten dituen enpresari emango zaio diru-laguntza:

a) borondatezko eszedentzia.

b) lanaldiaren murrizketa heren batean gutxienez, era honetan adinagatik edo istripu edo gaixotasun batengatik bere kabuz baliatu ezin den eta ordaindutako jarduerarik egiten ez duen senitarteko bat (bigarren mailara bitarteko odolkidetasun edo ahaidetasunekoa, hori barne) zaindu ahal izateko.

c) lan-kontratuaren aldi baterako etendura titulu akademiko edo profesionalen bat ateratzeko edo lana hobeto egiteko beharrezkoak diren ezagutzak edo trebetasunak eskuratzeko edozein azterlan-mota egiteko ordaindu gabeko baimen bat eman izanagatik.

d) lan-kontratuaren aldi baterako etendura norberaren kontutarako ordaindu gabeko baimen bat eman izanagatik.

e) gehieneko lanaldiaren murrizketa heren batean gutxienez, era honetan irabazi asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatuen baitan garatzen diren boluntario-jarduerak egiteko.

2.– Diru-laguntza eskuratu ahal izateko, kasu guztietan beharrezkoa izango da legearen aginduz edo itun indibidual edo kolektibo bidez langileek edota bazkide langileek edo lan-bazkideek lanpostuaren erreserba edo lanaldi arruntera itzultzeko aukera bermatuta izatea.

3.– Kontratatutako pertsonek Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta egon beharko dute.

4.– Kontratazioa Langileen Estatutuaren 15.1.c) artikuluan aurreikusitako bitarteko kontratuaren bidez gauzatu beharko da eta hiru hilabeteko iraupena izango du gutxienez. Era berean, ordezkatutako pertsona kontratatuta zegoen lanaldi berdinerako kontratatu beharko da gutxienez, edo haren lanaldia murrizten den ordu kopuruaren baliokidea den lanaldi batez. Bestela, ordezkatutakoarena baino lanaldi luzeago baterako kontratatuko balitz, diru-laguntza ordezkapenari dagokiona baino ez da izango.

Diru kopurua:

150.000, 00 €

Araudia:
  • 329/2003 Dekretua, abenduaren 23koa (EHAA Zk. 255/2003)
    Lanerako laguntzak arautzen dituena.
    EHAA, zk.: 255, 2003ko abenduaren 31eko. IV Kapitulua. Lan -Denbora Banatzeko Laguntzak.

     

  • DECRETO 239/2005 (EHAA Zk. 181/2005)
    de 13 de septiembre, de modificación del Decreto por el que se regulan las ayudas al empleo.
    BOPV nº 181 de 22 de septiembre de 2005)

     

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Lan eta Gizarte Gaiak
Deialdia egiten duen organoa:
Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Lan eta Gizarte Gaiak
Egitura atal ebazlea:
Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza
Bertan emandako harreta:
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego kalea, 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
On Diego López de Haro kale nagusia, 85
48011 Bilbao

Justizia, Lan eta Gizarte Segurnatza
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Andia, 13
28003 Donostia-San Sebastián
Itzuli Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego kalea, 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
On Diego López de Haro kale nagusia, 85
48011 Bilbao

Justizia, Lan eta Gizarte Segurnatza
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Andia, 13
28003 Donostia-San Sebastián
Telefono bidezko harreta:

Telefono-zenbakia: 012

Euskal Autonomi Erkedegotik kanpo- (945) 018000

 

TRAMITAZIOAK
Lanaldia banatzeagatik eman daitezkeen laguntzak

APARTEKO ORDUAK KENTZEKO

LAGUNTZAK

1.– Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dauden pertsonei kontratuak egiten dizkieten enpresei emango zaizkie diru-laguntzak. Kontratu horiek, nolanahi ere, enpresaren eta langileen edota bazkide langileen nahiz lan-bazkideen arteko itun kolektibo batean oinarritu behar dira eta itun horretan aparteko orduak egiteko aukera kentzea aurreikusiko du. Dena den, kasuan kasu hitzartutako antolamendu-egokitzapenez gain, salbuespen gisa lanaldi arrunta luzatzeko aukera ere aurreikusi ahal izango du itunak ondorengo kasuren bat gertatuz gero:

a) Ezinbesteko arrazoia, hau da, ezbeharren edo bestelako aparteko eta premiazko kalteen prebentzio edo ordainaren kasuan.

b) Aurreikusi ezin diren arrazoiak direla-eta enpresaren funtzionamendu normalerako ezinbestekoa denean. Nolanahi ere, soberako lana ondoko arrazoietakoren batengatik langile berriek egin ezin dutela egiaztatu beharko da:

– Lanaren iraupen laburra dela-eta kontratazio berri bat bideraezina izateagatik.

– Beharrezkoa den denboran kontratazio berriak egitea materialki ezinezkoa izateagatik.

– Enplegu-zerbitzu publikoen laguntza eskatu eta hauek enpresa eskatzaileari lanposturako kualifikazio egokia duen langilerik bidali ez izanagatik.

2.– Kontratazioak lanaldi osokoak zein lanaldi partzialekoak izan daitezke. Horrez gain, kontratu horien bitartez hitzarmena sinatu aurreko urteko plantilla gehitu behar du enpresak.

LANALDIA MURRIZTEAREN EDO LANALDIAZ

LIBERATZEAREN ONDORIOZKO KONTRATAZIOAK

1.– Itun bat izenpetu duten edo ondoko egoeretako bati atxiki zaizkion langileak edota bazkide langileak edo lan-bazkideak ordezkatzeko kontratuak egiten dituen enpresari emango zaio diru-laguntza:

a) borondatezko eszedentzia.

b) lanaldiaren murrizketa heren batean gutxienez, era honetan adinagatik edo istripu edo gaixotasun batengatik bere kabuz baliatu ezin den eta ordaindutako jarduerarik egiten ez duen senitarteko bat (bigarren mailara bitarteko odolkidetasun edo ahaidetasunekoa, hori barne) zaindu ahal izateko.

c) lan-kontratuaren aldi baterako etendura titulu akademiko edo profesionalen bat ateratzeko edo lana hobeto egiteko beharrezkoak diren ezagutzak edo trebetasunak eskuratzeko edozein azterlan-mota egiteko ordaindu gabeko baimen bat eman izanagatik.

d) lan-kontratuaren aldi baterako etendura norberaren kontutarako ordaindu gabeko baimen bat eman izanagatik.

e) gehieneko lanaldiaren murrizketa heren batean gutxienez, era honetan irabazi asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatuen baitan garatzen diren boluntario-jarduerak egiteko.

2.– Diru-laguntza eskuratu ahal izateko, kasu guztietan beharrezkoa izango da legearen aginduz edo itun indibidual edo kolektibo bidez langileek edota bazkide langileek edo lan-bazkideek lanpostuaren erreserba edo lanaldi arruntera itzultzeko aukera bermatuta izatea.

3.– Kontratatutako pertsonek Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta egon beharko dute.

4.– Kontratazioa Langileen Estatutuaren 15.1.c) artikuluan aurreikusitako bitarteko kontratuaren bidez gauzatu beharko da eta hiru hilabeteko iraupena izango du gutxienez. Era berean, ordezkatutako pertsona kontratatuta zegoen lanaldi berdinerako kontratatu beharko da gutxienez, edo haren lanaldia murrizten den ordu kopuruaren baliokidea den lanaldi batez. Bestela, ordezkatutakoarena baino lanaldi luzeago baterako kontratatuko balitz, diru-laguntza ordezkapenari dagokiona baino ez da izango.

 

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Sekzio honetan ezarritako laguntzen onuradunak aurreko artikuluan aurreikusitako baldintzetan kontratatzen duten pertsona fisiko eta juridikoak izan daitezke, ondokoak izan ezik: Herri Administrazioak, Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak eta horien mendeko enpresa publikoak.

 

 

Betebeharrak:
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko:
1.– Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa aukeratzen duten langileek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein
udalerritako biztanleen erroldan agertu beharko dute, diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu baino urte bat lehenagotik
gutxienez.
2.– Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu
gisa inskribatuta egon beharko dute kontratatutako langabetuek.
3.– Seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldimurrizketa aukeratu dutenen lanpostuak betetzeko ezarritako
bitarteko kontratuek Langileen Estatutuaren 15.1 c) artikuluan eta arau aplikagarrietan ezarritako
baldintzak eta formalitateak bete beharko dituzte. Horrez gain, ordezkatutako pertsona kontratatuta zegoen
lanaldi berdinerako kontratatu beharko da gutxienez, edo haren lanaldia murrizten den ordu kopuruaren baliokidea
den lanaldi batez. Kontratua ordezkatutako langilearena baino lanaldi luzeago baterako egiten bada,
emandako diru-laguntza ordezkapenari dagokion zatiarena baino ez da izango.
PRESTAZIOA
Dotazioa:

APARTEKO ORDUAK KENTZEKO

LAGUNTZAK

Diru-laguntzaren zenbatekoa kontratatutako orduek hitzarmen kolektibo aplikagarrian ezarritako urteko lanaldian hartzen duten proportzioaren araberakoa izango da. Era honetan, urte bateko lanaldi osoa kontratatzeagatik 4.000 euro emango dira. Nolanahi ere, Sekzio honi jarraiki enpresari eman beharreko laguntzaren zenbateko osoa ez da, inola ere, ituna egin aurreko urtean egindako aparteko orduei dagokiena baino handiagoa izango.

LANALDIA MURRIZTEAREN EDO LANALDIAZ

LIBERATZEAREN ONDORIOZKO KONTRATAZIOAK

33. artikuluan aipatutako bitarteko kontratazioek kontratuek dirauten bitartean jasoko dute diru-laguntza (hiru urte gehienez). Diru-laguntzaren zenbatekoa ohiko gertakariengatiko Gizarte Segurantzarako enpresa-kotizazioaren %50aren baliokidea izango da, Langile Autonomoen Erregimen Berezian barne hartutako aldi baterako kooperatiba-bazkideak kontratatzen direnean izan ezik. Kasu horietan, diruz laguntzeko moduko portzentajea %40koa izango da.

TRAMITEAK
Eskaera:
Lanaldia banatzeagatik eman daitezkeen laguntzarentzako eskaera
Bertara joanda
Formularioak:
Eskabide-fitxa (Eskaera)
Lanaldia banatzeagatik laguntzak emateko egitaraua
Hirugarrenaren alta (Eskaera)

Datuen Alta/ Hirugarren Interesatua

Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak

    a) Hirugarren Interesatuaren Datuen Altako Fitxa, enpresa edo pertsona eskatzaileak eta dagokion bankuak sinatua eta zigilatua.

    b) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia; gainerako kasuetan, Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

    c) Enpresaren eta langileen edota bazkide langile edo lan-bazkideen artean aparteko orduak kentzeari buruz egindako itun kolektiboaren kopia.

    d) Kontratatutako pertsonen lan-kontratuen eta Enplegu Bulegoari egindako aginduzko komunikazioaren kopia. Kooperatiben kasuan, bazkide langileekin edo lan-bazkideekin egindako sozietate-kontratuen kopia.

    e) Kontratatutako pertsonen Gizarte Segurantzako alta-orrien kopia.

    f) Kontratatutako pertsona langabetu gisa inskribatuta dagoela egiaztatzeko Autonomia Erkidegoko nahiz Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak egindako egiaztagiria. Langilea LANGAI-Euskal Lan Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta badago, egoera hori adierazi beharko da eta, hartara, ez da egiaztagiria aurkeztu beharrik izango.

    g) Ituna egin aurreko urtean lan egindako aparteko orduen kopurua jasoko duen enpresaren ziurtagiria, langileen ordezkarien ontza emanarekin.

    h) Ituna egin aurreko urtean plantilla osatzen zuten pertsonen kopurua hilabetez hilabete zerrendatuta emango dituen enpresaren ziurtagiria.

    i) Diru-laguntzaren eskaeraren xede diren kontratuak egiten direneko hilabeteetako Gizarte Segurantzarako kotizazio-dokumentuen (TC1 eta TC2 ereduen) kopia.

    j) Diru-laguntza eskatu duen enpresak bere zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatuko duen Foru Ogasunaren ziurtagiria, eguneratua eta ale bitan.

    Atzerapena lortzen duenean eta dokumentu bidez egiaztatzen duenean ulertuko da enpresa arauzko egoeran dagoela ordainketei dagokienez.

    k) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Probintzia Zuzendaritzaren ziurtagiria, aurreko idatz-zatian aurreikusitakoaren antzeko baldintzetan.

    l) Enpresak langileen legezko ordezkariei edo, halakorik ezean, langileei beraiei diruz lagundutako jardunaren inguruan hartu nahi dituen neurrien berri eman izanaren egiaztagiria.

     

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefenoz

Telefono-zenbakia: 012

Euskal Autonomi Erkedegotik kanpo- (945) 018000

 



DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2003/12/31 - 2010/12/31
Aurkezteko epe-muga:
Diru-laguntzaren gai den ekintza egiten denetik hasi eta hiru hilabete
Ebazteko epea:
Hiru hilabete eskabidea aurkezten denetik
Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Ebazpena:
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.

 

Euskadi, auzolana