Luzaro langabezian daudenenenplegu-aukerak hobetzea, arazoari tratamendu integrala emanez: hasi, enpleguari buruzko informazio, argibide eta motibazioaz, lanbidezko prestakuntzaz eta lan esperientziaz jarraitu eta, azkenik, lana bilatzeko teknikak erakutsiz eta laneratzeko laguntzak emanez amaitzeko.
-----
Lanerako laguntzak arautzen dituena.
EHAA, zk.: 255, 2003ko abenduaren 31ko. V. Kapitulua. Toki_Eremuko Enplegu/ Prestakuntza Proiektuetarako Laguntzak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Luzaro langabezian daudenenenplegu-aukerak hobetzea, arazoari tratamendu integrala emanez: hasi, enpleguari buruzko informazio, argibide eta motibazioaz, lanbidezko prestakuntzaz eta lan esperientziaz jarraitu eta, azkenik, lana bilatzeko teknikak erakutsiz eta laneratzeko laguntzak emanez amaitzeko.
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango dituztenak ondokoak dira:
a) Lurralde-eremua udala baino txikiagoa duten udalerriak edo toki-erakundeak, Udal Sozietateak, Udalerrien Mankomunitateak eta Koadrilak.
b) Toki eta Eskualdeko Garapen Agentziak.
c) Gizarte-zerbitzuak ematen laguntzen duten erakunde pribatuak, urriaren 18ko Gizarte Zerbitzuen 5/1996 Legean ezarritakoaren arabera.
Toki-esparruko Enplegu/Prestakuntza Proiektuen barruan egiten diren lan-kontratuek jasoko
dute dirudalaguntza Kapitulu honen babesean, prestakuntza-faseak enplegagarritasuna hobetzera
eta laneratzea sustatzera bideratutako neurriak arautzen dituen Dekretuan xedatutakoari jarraiki
diru-laguntza jaso duenean.
1.– Kontratatutako langileen soldatak eta kontratatzen duen enpresari dagozkion Gizarte Segurantzarako kuotak finantzatuko dira itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez, ondoko lanbide modulu eta kategoriei jarraiki:
– 1. modulua. Ondokoen lanbide-kategoriak: goi-mailako teknikaria, erdi-mailako teknikaria, langilezaina, arduraduna, tailerreko maisua, etab.; eta lehen mailako ofiziala.
Diru-laguntza: 10.500.– euro kontratu bakoitzeko.
– 2. modulua. Ondokoen lanbide-kategoriak: bigarren eta hirugarren mailako ofiziala, laguntzailea, peoia, peoi espezialista eta mendekoa.
Diru-laguntza: 8.000.– euro kontratu bakoitzeko.
2.– Diru-laguntza ez da egiten diren kontratazioen benetako kostua baino handiagoa izango.
3.– Erakunde onuradunak konpromisoa hartzen du diru-laguntzak betetzen ez dituen gizarte eta soldata kostuen finantzaketa fondo propioen kargura bere gain hartzeko.
Datuen Alta/ Hirugarren Interesatua
a) Kontratazioak Dekretu honen 6. artikuluan deskribatutako giza talderen batekoak diren pertsonekin egin diren adieraziko duen Proiektuaren memoria deskribatzailea.
b) Kontratatutako pertsona Dekretu honen 6. artikuluan definitutako giza talderen batekoa dela egiaztatzeko dokumentazioa:
– Minusbaliotasun fisikoa, psikikoa nahiz sentsoriala duten pertsonei egindako kontratuen kasuan, erakunde ofizial eskudunak egindako minusbaliotasun-ziurtagiria.
– Gaixotasun mentala duten pertsonen kontratuen kasuan, hori egiaztatuko duen txosten medikoa.
– Guraso bakarreko familia bat kargura duten pertsonen kontratuen kasuan, bizikidetasun-ziurtagiria eta Familia Liburuaren kopia.
– Terrorismoaren biktimak izan diren pertsonen kontratuen kasuan, aurreko lanpostua normal betetzea zaildu edo eragotzi duten zirkunstantziak terrorismo-egintzaren ondorioz gertatu direla egiaztatuko duen dokumentazioa. Kontratatutako pertsona terrorismoaren biktimaren ezkontidea edo seme edo alaba bada, Familia Liburuaren fotokopia eta biktimaren heriotza edo baliaezintasuna terrorismo-egintza baten ondorioa dela egiaztatuko duen dokumentazioa.
– Etxeko indarkeriaren biktimen kontratuen kasuan, aurkeztutako salaketaren kopia.
– Gizarteratze eta laneratze prozesua gizarteratze-enpresa batean amaitu duten pertsonen kontratuen kasuan, prozesua amaitu zeneko data egiaztatuko duen gizarteratze-enpresaren ziurtagiria.
– Gizarteratzeko Gutxieneko Diru Sarrera arautzen duen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuan eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legea garatzen duen Gizarte Larrialdietako Laguntzak arautzen dituen apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuan ezarritako laguntzen onuradun diren pertsonen kontratuen kasuan, adierazitako programaren onuradun dela egiaztatuko duen oinarrizko gizarte-zerbitzuaren ziurtagiria.
–Toxikomano ohien kontratuen kasuan, kontratatutako pertsona Errehabilitazio Programan sartzeko aukera onartzen duen Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariaren jakinarazpenaren kopia.
– Espetxeetan preso dauden pertsonen eta preso ohien kontratuen kasuan, erakunde-ziurtagiria.
c) Lan-kontratuen kopia, Enplegu Bulegoari egindako aginduzko komunikazioarekin batera.
d) Kontratatutako langile(ar)en Gizarte Segurantzako alta-orrien kopia.
e) Diru-laguntza eskatu duen enpresak bere zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatuko duen Foru Ogasunaren ziurtagiria, eguneratua eta ale bitan. Atzerapena lortzen duenean eta dokumentu bidez egiaztatzen duenean ulertuko da enpresa arauzko egoeran dagoela ordainketei dagokienez.
f) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, eguneratua eta ale bitan, aurreko idatz-zatian aurreikusitakoaren antzeko baldintzetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.