Gurasotasuna Logoa

Hemen zaude:
  1. Familia-estres maila baxuak - Investigaciones · Contexto social y entorno físico

Ikerlanak

Familia-estres maila baxuak

Familia-estres maila baxuak

Familia-egitura eta adingabearen doitzea espainian

Egileak

Oliva, A.; Arranz, E.; Parra, A. eta Olabarrieta, F

Argitalpena

Journal of Child and Family Studies

Urtea

2013

Laburpena

Lan honek, Espainian, 3-10 urte bitarteko seme-alabak dituzten 214 familiekin burututako ikerketa baten emaitzak agertzen ditu. Ikerketa honetan, familia-testuinguruaren kalitatearen eta sei familia-egitura desberdinetan bizi diren umeen kanpo eta barne doitzearen analisi konparatibo bat gauzatu zen: tradizionala, guraso bakarrekoa, berregituratutako familiak, adoptatu duten familiak, familia homoparentalak eta erditze bikoitza izan duten familiak. Ikerketa honetako lan-taldeak, familiak, beraien etxeetan elkarrizketatu eta ebaluazio tresnak erabili zituzten (Garapenaren Historia, HOME inbentarioa, Gurasoen Estres-indizea eta umeentzako Portaeraren Ebaluazio Sistema). Emaitzek adierazten dute, familien artean desberdintasun batzuk izan arren (familia homoparentaletan bizi ziren umeak puntuazio altuagoa zuten kanpo eta barne doitzean eta berregituratutako familietako umeak aldiz puntuazio baxuagoa azaldu zuten neurri berdinean), desberdintasun horiek desagertzen zirela, testuinguruko aldagaiak eta aldagai sozio-demografikoak estatistikoki kobariantza-analisi baten kontrolatuak zirenean. Ondorioztatu zen, familia-egiturak berak ez duela familia-doitzearekin loturarik, bai ordea, testuinguruko aldagaiekin eta aldagai soziodemografikoekin. Hori dela eta, ikerketan zehar aztertutako familia-egiturek, doitze positiboa sustatu dezakete umeen garapenean, baldin eta baldintza nahikoak eskaintzen bazaizkie: zaintza kalitate ona emanez eta gatazkarik eta estres gabeko testuinguru aske batean heziz.

Aurkikuntzen inplikazio praktikoak

Izaera zorrotza duen ikerketa batetik eratorritako datuak izateko aukerak ahalbidetuko du familiei formazioa eskaintzea, ez hainbeste osatzen duten familia-egitura motaz, baizik eta seme-alaben hazkuntza kalitatearen zaintzaren inguruan, halaber, oinarrizkoak diren gaien inguruan formatzeko. Hala nola, seme-alaben doitze psikologikoa bermatzeko estres eta gatazkarik gabeko testuinguru aske baten garrantziaz ohartarazteko.

Informazio gehiago
Azken aldaketako data: 2014/06/11
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gurasotasuna
  • Euskal Unibertsitatea
Euskadi, auzolana