Harold,G.T.,Aitken, J.J. y Shelton, K.
Journal of Child Psychology and Psychiatry 48, 12, pp 1223–1232
2007
Artikulu honek gaurko literatura zientifikoa berrikusten du, honako bi aldagaion arteko loturari buruz: familia-testuinguruaren osagarrien eta haur zein nerabeen emozio-erregulazioaren (EE) artean. Berrikuspena, familiaren eraginaren eredu hirukoitzean antolatzen da. Batetik, planteatzen du haurrek emozioen erregulazioa ikaskuntzaren, modelatzearen eta gizarte-erreferentzien bitartez ikasten dutela. Bigarrenik, emozioen edota emozioen erabileraren gaineko hazkuntza-praktika espezifikoek eragina dute emozioen erregulazioan. Hirugarren, emozioen erregulazioan eragina du familiaren emozio-giroak, hazkuntza-tankera, atxikimendu-harreman eta gurasoen arteko harremanen bitartez. Haurraren ezaugarriek, esaterako emozio-negatibotasunak edota generoak, emozioen erregulazioan eragina dute. Era berean, sozializazio praktikak aldatzen doaz haurrak nerabe bihurtzen diren heinean, eta buru-osasunaren moduko gurasoen ezaugarriek eragina dute emozioen erregulazioaren sozializazioan.
Berrikuspenean aurkitutako inplikazioek erabilgarritasuna izan dezakete gurasoen entrenamendu pertsonalizatua diseinatzeko, emozioen adierazte eta erregulatzearen inguruan gurasoek gaitasun praktikoak eskura ditzaten