Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 

Ekargune. Jardunaldia

Sarrera

Aurrekaririk gabeko erronka demografikoaren aurrean aurkitzen gara, bilakaera demografikoek 55 urte baino gehiagoko pertsonen presentzia nagusia egiaztatzen dute. Populazio-proiekzioek 2050erako iragartzen dute populazio osoaren % 38,8ak, 65 urte baino gehiago izango dituela.

Bizi-itxaropena eta zahartzarora iristen garen baldintza fisiko onak handitzerakoan, adineko pertsonen taldea osatzen dutenen profilak nabarmen aldatu dira. Honengatik guztiagatik, bizitza aktibo eta autonomoaren luzapena sustatzeak berebiziko garrantzia hartzen du  mendekotasun egoerei aurre egiteko.

Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzak Zahartze Aktiborako Euskal Estrategia idazteari ekin diogu. Hartarako, egoeraren inguruko diagnostiko bat egitekoa zela iritzita, 55 urte baino gehiago dituzten euskal biztanleriaren Bizitza Egoeraren inguruko galdetegia egin dugu. Horretaz gain, gaiaren inguruko bibliografiaren azterketa zabala egin da eta baita jakintza arlo honetan adituak eta iritzi sortzaileak diren 25 pertsonekin elkarrizketa sakonak ere egin dira.

Estrategia jasoko duen dokumentuari forma ematen gabiltza. Dokumentu honek zahartze prozesua modu arduratsuan, pertsonarentzat baliagarria eta nahikoa izateko eta, aldi berean, gizartearentzat erabilgarria izan behar duela irizten dugu. Dokumentuak ondorengo printzipioetan oinarritzen da:

  • Autonomia
  • Normalizazioa eta abordatze ebolutiboa
  • Heterogeneotasuna
  • Zeharkakotasuna

Zahartze Aktiboaren Euskal Estrategiaren zirriborro hau zurekin elkarbanatu nahiko genuke apirilaren 24an 9:30tatik aurrera BEC-eko Auditorium-ean  burutuko den Lan Jardunaldian.

Lan jardunaldi honen bidez Zahartze Aktiborako Euskal Estrategia definitu ahal izango da. Estrategia hau aurrerago burutuko den ELKARGUNE jardunaldi batean gauzatuko da.

 

Programa (PDF, 307 KB)

Eskutitza  (PDF, 100 KB)

Informazio-liburuxka  (PDF, 388KB) 

Areas temáticas para la estrategia vasca de envejecimiento activo 2015 (PDF, 148 KB)

 

 

Azken aldaketako data:  2015/04/17
Euskadi, auzolana