Gurasotasuna webgunea Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimen bat da, eremu sozial, sanitario, judizialean, hezkuntza-eremuan,... familiekin lanean diharduten profesionalen komunitateari zuzendua, familiak gurasotasun praktiketan gaitzeko beharrari erantzute aldera –19 Gomendioa, Europar Batasuneko Ministroen Batzordeak estatu kideei egindakoa–.
Proiektu honetan HAEZI/ETXADI lan-taldearen lankidetza daukagu, zeina Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Oinarrizko Psikologia Prozesuen Departamentuari atxikia baitago.
Gurasotasuna aipatu profesionalen iradokizun eta eskaera zehatzetara irekia dagoen gunea izan dadin nahi dugu, hots, hainbat mailatan familia esku-hartzeari buruzko komunikazioa eta esperientzia-trukaketa helburu duen gunea.
Webgunearen edukiak gurasotasuna baliatzeko beharrezko diren konpetentzien gainean egituratuta daude, hots, Gurasotasunaren Curriculum Hoberena –GCH- izendatu dugun horren gainean (HAEZI/ETXADIk proposatutako kontzeptua). Curriculum honen aldagaiok, ikerkuntza enpirikoaren emaitzetatik datoz eta haur zein nerabeen garapen psikologiko osasuntsua bultzatzen dutenak dira. Ikerkuntza-aldagaietatik abiatuz, gurasoek edo haurrak zaintzen dituzten pertsonek familia bakoitzaren haziera-prozesuko egunerokotasunean jakin eta aplikatu behar lituzketen konpetentziak edo gaitasunak dira. Konpetentzia edo aldagai hauek garapena sustatzeko garapen-aldi aproposenean (edo aproposenetan) kokatzen dira eta, Bronfrenbrenner-en giza garapenaren ekologiari buruzko proposamenari kasu eginez, sistemaren barruan dagozkien mailan ere kokatzen dira, hala nola, mikrosisteman, exosisteman, mesosisteman edota mikrosisteman.
GCO-aren egituraren inguruan elkartuta, dokumentazio, ebaluazio-tresna, ikerkuntza-lanen aipamenetako baliabideak aurkitu daitezke, familiekin lan egiten duten profesionalentzako erabilgarriak eta interesgarriak izan litezkeenak, betiere GURASOTASUNAREN ikuspegi prebentibo eta unibertslaren ikuspegitik ulertuta. Webgune honen azken helburua honako hau da: familiak GOC-aren edukiaz jabetu daitezela eta beren eguneroko haziera-lanetan aplikatu dezatela.
Gurasotasunaren curriculum optimoa [pdf 1,35 Mb]
Gurasotasunaren curriculum optimoa [pdf 1,35 Mb]