Hunter, Th. eta Cattelona, G.
Health Promotion Perspectives, 4(2), 132-136
2014
Erditu ondorengo aldia une erabakigarria da amagandiko edoskitzarorako. Bikotearengandik aldi honetan laguntza fisiko eta emozionala jasotzen duten amek probabilitate handiagoa dute edoskitzean arrakasta izateko. Ikerlan honek aitaren parte-hartzea amarengandiko edoskitzearen hasieran eta iraupenean ama lehenerdiengan aztertu zuen. Erditzerako prestakuntzara joan ziren 146 emakume elkarrizketatu ziren eta honako informazioa eskatu zitzaien: (1) edoskitzearen hasiera, (2) erdiondoko edoskitzea, (3) amarengandiko edoskitze plana (4) jasotako laguntza eta (5) edoskitzearen iraupena. Emakumeen %45,9 (n = 67) senar edo bikotearengandik laguntza jaso zuten ospitalean eta %54,1% (n = 79), ordea, ez. Edoskitzaroan laguntza jaso zuten amek probabilitate handiagoa zuten aldi luzeagoan edoskitzearekin jarraitzeko ospitaletik irten ostean.
Emaitzak deigarriak dira hazte prozesuan familia sistemen eraginkortasunaren ikuspuntutik: aitaren inplikazioak zentzua hartzen du hazkuntza-taldearen finkatzera bidean, non sentsibilitatedun jagole desberdinen parte-hartze bateratuak testuinguru estimulatzailea sortzen duen garapen psikologiko osasuntsurako. Ikuspuntu aplikatutik argi agertzen da erdiaurreko eta erdiondoko prestakuntzan bikotearen inplikazioa lortzearen garrantzia.