Gurasotasuna Logoa

Hemen zaude:
  1. Familia-bitartekaritza - Jarduerak

Programak

Familia-bitartekaritza

Eusko Jaurlaritza

Familia-bitartekaritza

  • Norentzat: banantze- eta dibortzio-prozesuan dauden bikoteentzat.
  • Programaren helburuak:
    • Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publiko batzuekin elkarlanean, eta bere eskumenen esparruan, bermatu egingo du familia-bitartekaritzako herri-zerbitzu integralak sortzea eta herritar guztiek familia-bitartekaritza zerbitzua eskura izatea. Era berean, gaiarekin lotura duten gizarte-ekimeneko programak bultzatuko ditu, betiere beharrezkoak jotzen badira herri-zerbitzuek aurreikusitako jarduerak osatzeko.
    • Ziurtatuko du familia-bitartekaritza zerbitzuaren kalitatea, baita Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean beren zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonen lanaren kalitatea ere.
  • Nola erabiltzen da (on-line, aurrez aurrekoa…): aurrez aurrekoa
  • FAMILIA BITARTEKARITZA ZERBITZUAREKIN KONTAKTATU
  • Zer gurasotasun gako lantzen dira programa honetan:
    • Gurasoak portaera-eredu bezala.*
    • Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
    • Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).*
    • Emozioen adierazpen egokiak duen garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu gisa.
    • Bestearen ikuspuntuan jartzea.
    • Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika.
    • Auto-estimua sustatzeak duen garrantzia. *
    • Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.*
    • Gatazkarekiko esposizioa saihestea.*
    • Harreman sozialak sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
    • Eskola eta familia arteko harreman egokia sustatzea.
    • Aitaren inplikazioa.
    • Ordezko zaintzaren kalitatea.
    • Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea: 2016/10/28
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gurasotasuna
  • Euskal Unibertsitatea
Euskadi, auzolana